XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Zirkora? oraintxe bertan!
Autoa etorbidean abiatzen da.
Atzealdean, Patxik lehoiak, pailazoak, eskuketariak irudikatzen ditu bere buruan.
- Eta aztiak ikusiko ditugu?
- Noski
- Eta elefanteak ere bai?
- Bistan dena
Autoa merkatuko plazan gelditzen da.
Plaza huts-hutsik dago eta ilun.
- Baina... non da hemen zirkoa? galdetzen du Patxik, kezkatua.
Eta aitak, jostari:
- Irri egiteko zen!
Ez zenuen ulertu ala?
- Badakizu aita, goiz honetan ez nizun minik egin nahi...
- Badakit... irri egiteko zen!
Eta nitaz ederki irri egin dute bulegoan!
- Ikusten zaitut
- Gabardina eta botak ahazten dituzu! dio aitak.
Biak irriz karkailaka hasten dira.
Patxik, berriz, ez du batere barre egiteko gogorik.
Aitak autoa gibeleratzen du, etorbidea berriro hartuz.
- Baina, aita
- Ixo!
Autoak eskuinera jotzen du.
Urrunera, zuhaitzpean, argi batzuk nabaritzen ditu Patxik.
Musika entzuten du... ba ote?... bai! zirkoa hor da!
Aitak autoa aparkatzen du eta erraten:
- Beraz, deabrutxo, bakea egiten dugu?
- Orduan, zurea ere irri egiteko zen? oihukatzen du Patxik.
Haserrealdia bukatu zaizu?
Amak, irriño batekin:
- Zure aita deabru hori pozik dago: berak ere ongi harrapatu zaitu, ezta!
Ea, erna gaitezen, ez dugu berandu iritsi behar!